![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1e/J.K._Rowling_Reads_from_%2522Harry_Potter_and_the_Sorcerer%2527s_Stone%2522.webm/640px--J.K._Rowling_Reads_from_%2522Harry_Potter_and_the_Sorcerer%2527s_Stone%2522.webm.jpg&w=640&q=50)
J. K. Rowling
From Wikipedia, the free encyclopedia
Joanne Rowling[1] —J. K. Rowling[2] eta Robert Galbraith idazle izenez ezaguna— (Yate, Gloucestershire, Ingalaterra, 1965eko uztailaren 31) ingelesezko eleberrigilea da, batez ere Harry Potter fantasiazko seriearen egile izateagatik ospetsua. Harry Potter liburuak mundu osoan zehar oso ezagunak eta maitatuak dira, hainbat sari irabazi ditu eta milioika ale saldu dira[3].
J. K. Rowling | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joanne Rowling |
Jaiotza | Yate (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Killiechassie House (en) ![]() Kensington |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Aita | Peter James Rowling |
Ama | Anne Rowling |
Ezkontidea(k) | Jorge Arantes (en) ![]() Neil Murray (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wyedean School (en) ![]() University of Exeter (en) ![]() (1983 - : frantses |
Hizkuntzak | ingelesa Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, idazlea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, gidoilaria, autorea, executive producer (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | George Eliot, Edith Nesbit, Emily Brontë, Lloyd Alexander, Gilbert Keith Chesterton, Elizabeth Goudge (en) ![]() ![]() |
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Izengoitia(k) | Robert Galbraith eta J. K. Rowling |
Genero artistikoa | Tragikomedia Nobela poliziakoa fantasia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
jkrowling.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Nobelak idazteaz aparte, Rowling ere ospetsua da bost urtetan zehar pobre izatetik emakume aberatsa izateko prozesuaren istorioagatik. Sunday Times Rich Listek 2008. urtean Rowling-en aberastasuna 560 milioi liberatan kalkulatu zuten eta Erresuma Batuko hamabigarren emakumerik aberatsena omen zen. Forbesek[4] Rowling berrogeigarren postuan kokatu zuen 2007ko pertsona famatu-boteretsuen zerrendan eta Time aldizkariak «Urteko pertsonaia» bezala hautatu zuen urte berean Harry Potter liburuen pertsonaiek eman zioten inspirazio sozial, morala eta politikoa nabarmenduz.
Emakume hau filantropo nabaria bihurtu da, Comic Relief, One Parent Families eta Multiple Sclerosis Society of Great Britain karitatezko instituzioak, besteak beste, sustatu dituelako.