![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/Kaktovik_digit_table.svg/langeu-640px-Kaktovik_digit_table.svg.png&w=640&q=50)
Iñupiaq zenbaki-sistema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñupiaq zenbaki-sistema edo Kaktovik zenbaki-sistema[1] Alaskako Iñupiaq hizkuntzako 20-oinarriko zenbakiak adierazteko sorturiko sistema da. Bisualki deigarriak dira eta duten formak adierazten duen zenbakia irudikatzen du.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/Kaktovik_digit_table.svg/220px-Kaktovik_digit_table.svg.png)
Iñupiaq hizkuntzak zenbaki-sistema hogeitarra dauka, Kanada eta Alaskako gainerako Eskimo-aleut hizkuntzaguztiek bezala. 10ean oinarritzen den sistema jarraitzen duten zenbaki arabiarrak ez dira egokiak iñupiaq eta beste hizkuntza inuitak adierazteko. Honi aurre egiteko, Alaskako Kaktovik herriko ikasle batzuek sistema hogeitar bat asmatu zuten 1994 urtean[2], ondoren hedatu eta Kanadan ofizialki erabiltzeko kontuan hartu izan dena[3].
Agertzen den argazkian Iñupiaqen 0tik 19rako zenbakiak nola idazten diren adierazten da. Zenbaki handiagoak idazteko notazio posizionala erabili behar da. Unitateko zifrak zenbaki arabiarretan bezala adierazten dira (1=1), baina hamarrekoetan, zenbakia 20gatik biderkatu behar da, 10gatik biderkatu beharrean. Beraz, esaterako, 20 zenbakia adierazteko bateko bat eta zero bat idatzi behar dira () (1 bider 20 gehi 0); 40 zenbakia adierazteko bi bat eta zero bat idatzi behar dira (
) (2 bider 20 gehi 0); laurehun zenbakia adierazteko bateko bat eta bi zero idatzi behar dira (
) (1 bider 20 bider 20 gehi 0 gehi 0); zortziehun zenbakia adierazteko bi bat eta bi zero idatzi behar dira (
) (2 bider 20 bider 20 gehi 0 gehi 0) eta abar.