Iñaki de Juana
ETAko kidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki de Juana Chaos (José Ignacio de Juana Chaos;[1] Legazpi, Gipuzkoa, 1955eko irailaren 21a) ETAko kidea izateagatik hainbat urtez preso egondakoa da. 2010eko martxoaren 1ean, Belfasten (Ipar Irlanda) bizi zela, bertako epaitegiek Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskaera onartu eta De Juana espainiaratzea ebatzi zuen.[2]
Iñaki de Juana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ignacio de Juana Chaos |
Jaiotza | Legazpi, 1955eko irailaren 21a (68 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | polizia, terrorista eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Ertzaintza |
Kidetza | Fuerza Nueva Euskadi Ta Askatasuna |
25 hilketatan parte hartu izanagatik kondenatuta, 3000 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Espetxean 18 urte igaro ondoren, kartzelaldia bukatzear zegoenean, Garan idatzitako bi iritzi artikulutan (Gallizo eta El Escudo izenekoak) 5 espetxe-funtzionario mehatxatzeagatik, 12 urte eta 7 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. 2006ko azaroaren 6tik 2007ko martxoaren 1era gose-greban egon zen zigor hori kentzeko exijituz. Egun Belfasten bizi da (Ipar Irlanda) eta bere aurkako euroagindu bat dago, bere ongi etorri ekitaldian irakurri zen gutuna dela eta.
Epe labur batean ertzaina zelarik, Ertzaintzaren koartelean komandokide batzuekin pistolak eta hainbeste arma lapurtu ondoren, 1983an klandestinitatean murgildu zen, poliziatik ihesi, ETAko militante bati lehen aipatutako Ertzaintzaren arma batzuk aurkitu ondoren. 1987ko urtarrilean atxilotu zuten, eta atxiloketaren ondoren, tortura gogorrak jasan zituela salatu zuen. Jose Antonio Ortega Lararen bahiketan, ETAk presoen egoera negoziatzeko bitartekaria izendatu zuen Iñaki de Juana, besteak beste.