Tolosar artista From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Epelde Mundiñano (Tolosa 1958-2013ko martxoaren 15a) tolosar artista, euskalzale eta kultur eragilea izan zen.
Iñaki Epelde | |
---|---|
Iñaki Epelde bere obra baten ondoan. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1958 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 2013ko martxoaren 15a (54/55 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Ama txaramarra (Leaburu) eta aita altzotarra bazituen ere, Iñaki Tolosan jaio eta bizi zen. Lau seme-alabeko familian hezi zen Tolosako Berazubi auzoan. Tolosako Eskolapiotan ikasi zuen eta ondoren Historiako ikasketak egin zituen Donostiako Deustuko unibertsitatean. Bere karrera artistikoaz gain, lana ere egin zuen Laskorain ikastolan, Antonio Maria Labaien Kultur etxean eta EITBn. Ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.
Iñakik lan gehienak margolari moduan egin zituen, baina kulturako beste esparru asko ere landu zituen.
80. eta 90. hamarkadetan arte plastikoetako irakaslea CIT-TEEn, Laskorain ikastolan eta Tolosako Kultur Etxean
Beste mural asko hainbat lokaletan: Triangulo kafetegian (Tolosa), Berazubi elkartean (Tolosa), Tivoli (Donostia), Egoki eta Iheltsu tabernetan (Tolosa) Albiztur sagardotegian (Donostia), Angelita bitxitegian (Donostia)...
1984. Zut! taldeko kideekin. [23]
Galtzaundi euskara taldea, Uzturpe ikastola, Andia kultur taldea, Ibarlur, Anoetako Herri Ikastola, Erretengibel, Tolosaldeako mankomunitatea, Et Incarnatus, Lizardi elkartea, besteak beste.
Kartelak. Tolosako abesbatz lehiaketarako hainbat, Naturaldia, Tolosako Almoneda feria 1998, Zumardi jardunaldiak, Tolosako azola bereziak, Eskola txikien festa eta beste hainbat.
Ilustrazioak kamiseta, kasete, egutegi (Galtzaundi) eta CD azalak, liburu azalak: Tolosako Eskultura garaikideko erakusketako liburua, Igerabide-Linazasoro Kartapazioaren poemak liburuarena[24], eta Karlos Linazasororen Besterik gabe Albina (1990) liburuko azala eta ilustrazioak.
Hainbat diptiko, triptiko, gabonetako postalak, ...
Serigrafiak HIESaren aurkako elkarte hiritarren alde, Elkarri mugimenduaren alde, Egunkariaren eskertza ekitaldiarentzat, etab.
Tolosako Udalaren azoka berezietako oroigarriaren diseinua J. L. Longaronekin batera.
"Pikuta hautsia" multiploaren fundizioa. Talaia fundaziorako oroigarria. (1998)
Hainbat pieza txiki, egur, buztin edota burnizkoak.
Tolosako Kultur-Etxeko arte plastikoen irakasleekin batera, Tolosa eta Anoetako jaiotza, Galtzaundi eta hainbat Olentzero.
1988. J. M. Tuduriren Karlistadaren kronika dokudraman, ekoizpen arduraduna.
1990. J. M. Tuduriren El cura de Santa Cruz filmean, 1996 Gernika batailoiari buruzko dokumentalean, eta Julio Medemen Behiak filmean jantzitegi eta atrezzoren arduraduna.
Gipuzkoako Jaiotzen elkarteko gabonetako kontzertuaren eszenografia (Victoria Eugenia-Donostia/ 1977), Felipe Gorriti operetaren eszenografia (Leidor-Tolosa /978), Polizoiak kontzertuan (Leidor- Tolosa/ 2002) eta Erkki Pohjolaren omenaldian (Leidor- Tolosa / 2010)
Tolosako CIT-ETT ekin ohiko kolaborazioa 80. hamarkadetik aurrera. Tolosako eskultura taldeko kidea.[25]
Praileaitzen lagunak [26], Anoeta, Beasain, Ibarra eta Tolosako ikastolak, Nafarroa oinez, Elkarri, Egunkaria, Galtzaundi euskara taldea, Tolosako Udala, Talaia fundazioa, Urmara[27], Tolosako Haize-orrtatz elkartea, Tolosako Berazubi elkartea, Iurramendi auzoko festak eta beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.