From Wikipedia, the free encyclopedia
Elementu baten isotopo erradioaktiboa, isotopo bat da, hau da, elementu batekiko, neutroi kopuruan aldatzen diren aldaerak dira. Isotopo erradioaktiboek, euren jatorrizko elementuarekiko duten ezberdintasuna, erradioaktiboak direla da. Hau, protoi eta neutroien artean balantze txar bat izateagatik gertatzen da. Hau konpentsatzeko, nukleoak erradiazioa igorri behar du, nukleoa egonkortzeko, elementu egonkor edo beste isotopo erradioaktibo bat bihurtuz. Formaz aldatzean askatutako energia, Geiger kontagailu batekin edo partikula detektagailu motaren batekin, wilsonen kamera edo burbuila kamerarekin, adibidez, detekta daiteke.
Isotopo erradioaktibo bakoitzak, semidesintegrazio-periodo eta batez besteko bizitza bereizgarri bat du. Energia, nagusiki, erradiazio korpuskular (partikulak) bezala aska daiteke: alfa (helio nukleoak), beta (elektroiak), neutroiak (erradiazio neutronikoa) edo energia elektromagnetiko bezala (gamma izpiak).
Isotopo erradioaktibo artifizial batzuk, medikuntzan erabiltzen dira. Adibidez, teknezioaren isotopo bat, blokeatutako zain edo arteriak identifikatzeko erabil daiteke. Isotopo erradioaktibo naturalen batzuk, kronologiak berregitek erabiltzen dira, arkeologikoak kasu.
Isotopo erradioaktiboak, neurri txikiagoan, atmosferaren geruza altuetan sortzen dira, izpi kosmikoen ondorioz. Orohar, isotopo erradioaktibo batek, beste elementu batzuk kutsa ditzake, honela, "ugalduz", Kobalto-60a bezala, burdina aktibatzen duena, kobalto60 bihurtuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.