Isaak Xteinberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isaak Zakharovitx Xteinberg (errusieraz: Исаак Заха́рович Штейнберг) edo judu izenez Isaak Nakhman Xteinberg (Daugavpils, Errusiako Inperioa (egun Letoniako Errepublika), 1888ko uztailaren 13-New York, AEB, 1957ko urtarrilaren 2) Letonian jaiotako abokatu eta kazetari judua izan zen, eseristen ezker ildokoa. Urriko Iraultzan eta haren osteko lehen hilabeteetan paper erabakigarria izan zuen, Gobernu Sobietarraren Justiziarako Herri-Komisarioa izan baitzen. Gerora, erbestean, judu territorialismoari atxiki zitzaion.
Isaak Xteinberg | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1917ko abendua (juliotar egutegia) - 1918ko martxoa
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Daugavpils, 1888ko uztailaren 13a | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Heriotza | New York, 1957ko urtarrilaren 2a (68 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Anai-arrebak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa alemana errusiera Yiddisha hebreera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, abokatua, sindikalista eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Ezkerreko Sozialista Iraultzaileak![]() |
Bere izena errusieraz “Xteinberg” ("Shteinberg") ahoskatzen da eta zirilikoz ahoskera hori jarraituz idazten da; baina abizena alemaniar jatorrikoa izaki, askotan “Steinberg” bezala transkribatzen da, hori dela eta, iturri historikoetan modu batean zein bestean ager daiteke.