likido edo gas batean esekiduran dauden partikula solido edo likidoak bereizteko prozedura, delako likido edo gasa direlako partikulei bere baitatik iragaten uzten ez dien material batetik igaroaraziz egiten dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Iragazketa likido edo gas batean esekiduran dauden partikula solido edo likidoak bereizteko prozedura da, delako likido edo gasa direlako partikulei bere baitatik iragaten uzten ez dien material batetik igaroaraziz egiten dena.[1] Normalean, mekanikoki bereizteko erabiltzen den baliabide mekaniko porotsuari iragazkia, bahea edota galbahea esaten zaio, edo, oro har, sarea edo oihala.
Oro har, iragazi terminoa erabiltzen da koloidala baino txikiagoak diren partikulen bereizketa mekanikoari buruz ari garenean (bahetu edo eralki, partikula handiagoak direnean), edo begi hutsez ikusten ez direnei buruz ari garenean.
Iragazte-prozesuen aplikazioak oso zabalak dira, eta giza jardueraren eremu askotan daude, bai etxeko bizitzan, bai industria orokorrean, non teknika kimikoak behar dituzten industria-prozesuak bereziki garrantzitsuak diren.
Iragazketa arte praktikoko ikerketa batetik garatu izan da tradizionalki, XX. mendetik arreta teoriko handiagoa jasoz. Iragazketa-prozesuen eta ekipoen sailkapena askotarikoa da, eta, oro har, sailkapen-kategoriak ez dira bata bestetik baztertzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.