![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f7/Ikusgela_-_bell_hooks.webm/640px--Ikusgela_-_bell_hooks.webm.jpg&w=640&q=50)
Intersekzionalitate
dimentsio anitzeko pribilejio eta zapalkuntzen teoria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Intersekzionalitatea 80ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan garatu zen teoria eta tresna analitikoa da. Sexua eta generoa beste ezaugarri/identitate batzuekin nola gurutzatzen diren eta elkargune horiek diskriminazio-esperientzia konplexu eta bakanei laguntzeko moduak aztertu, ulertu eta horiei erantzuteko bideak jorratzen ditu.[1] Ikuspegi horrek azpimarratzen du generoa, etnia, klase edo orientazio sexuala, beste kategoria sozial batzuk bezala, naturalak edo biologikoak izan beharrean, eraikiak direla eta elkarri lotuta daudela.[2] Intersekzionalitatea botere-harremanen pertzepzio gurutzatuaren edo inbrikatuaren berri eman nahi duen ikuspegi teorikoa eta metodologikoa izendatzeko erabiltzen den adierazpena da.[3] Kontzeptua modu ezberdinetara ulertu izan den arren, korronte guztiak bat datoz adieraztean botere-sistemen artean sortzen diren elkarrekiko loturak konplexuak direla, une bakoitzean, testuinguru bakoitzean eta pertsona bakoitzarengan ezberdin eragiten dutela eta, ondorioz, horrela aztertu behar direla. Intersekzionalitatearen ideia Estatu Batuetako borroka politikoko esparruetan garatzen hasi zen, gehientsuenetan emakume beltzek. Terminoa bera, Kimberle Crenshaw legelari beltzak erabili zuen lehen aldiz 1989. urtean.[4]
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Ikusgela-logoa.png/40px-Ikusgela-logoa.png)