![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f7/Ikusgela_-_bell_hooks.webm/640px--Ikusgela_-_bell_hooks.webm.jpg&w=640&q=50)
bell hooks
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gloria Jean Watkins (Hopkinsville, Kentucky, 1952ko irailaren 25a – Berea, Kentucky, 2021eko abenduaren 15a), bell hooks ezizenez ezaguna (letra xehez idatzita), idazle, militante feminista eta aktibista sozial estatubatuarra izan zen. Amaren aldeko birramamaren izenetik hartu zuen bere ezizena: Bell Blair Hooks izena zuen hark. Letra xehez idazteko hautua egin zuen protagonismoa bere buruarengan jarri baino, bere ideietan jartzea nahiago zuela aldarrikatzeko.[1]
Bell hooks | |
---|---|
![]() ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gloria Jean Watkins |
Jaiotza | Hopkinsville, 1952ko irailaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Berea, 2021eko abenduaren 15a (69 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Artean graduatu Hopkinsville High School (en) ![]() University of California, Santa Cruz (en) ![]() |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea San Francisco State University (en) ![]() Yale Unibertsitatea (1985 - 1988) Oberlin College (en) ![]() New York Hiriko Unibertsitatea (1994 - 2004) Berea College (en) ![]() |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Sojourner Truth, Paulo Freire, Gustavo Gutiérrez, Erich Fromm, Lorraine Hansberry, Thích Nhất Hạnh, James Baldwin, Malcolm X, Martin Luther King eta Toni Morrison |
Izengoitia(k) | bell hooks |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
![]() ![]() ![]() |
Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak talka egiten duten lekua aztertzen du. Arraza, klasea eta generoa landu izan ditu hezkuntzan, artean, historian, sexualitatean, komunikabideetan eta feminismoan.
Menderakuntza- eta zapalkuntza-sistemak aztertzen ditu, batez ere, arrazaren, klase sozialaren eta generoaren uztartzeari lotutakoak. Berrogei liburutik gora eta artikulu akademiko ugari idatzi ditu, eta hainbat hitzaldi eman ditu. Haurrentzako literatura ere idatzi du. Halaber, dokumentaletan ere zenbait agerpen labur egin ditu.[2][3] Euskaraz, Feminismoa denon kontua da: politika pasio (2018, Katakrak) eta Transgresioa irakasgai: hezkuntza askatasunaren praktika gisa [4] (2023, Katakrak) lanak ditugu irakurgai, Amaia Apalauzak itzulia eta Katakrak argitaletxeak argitaratua.
2014an, bell hooks Institutua sortu zuen Berea College-n (Berea, Kentucky).[5]