Inis Meáin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Inis Meáin edo Inis Meadhóin irlanderaz eta ofizialki (euskaraz "Uharte Ertaina" esan nahi du), Inishmaan ingeleraz, Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dauden hiru Aran uharteetako erdiko uhartea da, Aran uharteak Galwayko badian kokatzen dira. Connacht probintziako Galwayko konderrian daude. Uharte hau Aran uharte denetatik populazio txikiena duena da, 160 biztanle baiditu. Turismo aldetik ere, bere aldamenean dauden Inis Mór/Inishmore eta Inis Oírr/Inisheer uharteek baino askoz ere giro lasaiagoa du. Honetaz gain, irlandar hizkuntza eta kultura tradizionalaren gotorleku garrantzitsua ere bada. Beharbada bere kokapen geografikoari esker (beste bi uharteen erdian baidago, hiru uharteen artean antzinako giroa eta nortasuna hobekien gorde duen uhartea izan da). Uharte hau nagusiki irlandera hiztuna da eta gainontzeko Aran uharteak bezala Gaeltacht eremuaren barnean dago.
Inis Meáin uhartea Inishmaan uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Inis Meáin / Inishmaan |
Geografia | |
Kokapena | Aran uharteak, Galwayko badia Connacht Galwayko konderria Irlanda |
Uhartedia | Aran uharteak |
Uharteak denera | Hiru. Inis Mór/Inishmore, Inis Meáin/Inishmaan eta Inis Oírr/Inisheer. |
Azalera | 9 |
Politika | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | 160 pertsona inguru |
Dentsitatea | 2002 |
Talde etnikoak | Irlandarrak. |