immunitate-sistema martxan jarri dela adierazten duen gertaera / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hantura, handitsua edo inflamazioa estimulu kaltegarrien aurrean gertatutako ehun konektibo baskularraren erreakzioa da: eragile horien artean mikrobioak, traumatismoak eta narritagarriak daude, besteak beste. Hantura akutua edo behin-behinekoa da edota kronikoa.
Behatz-azkazal infektatuak sortutako hantura akutua, ezaugarri diren gorritasun eta puztea ageri.
Histologikoki ikusten dena ehunen handitzea eta gorritzea da, askotan sukarrarekin batera. Kontuan hartu behar da, hala ere, infekzioa eta hantura ez direla sinonimoak eta batera ager daitezke, ala ez.
Hanturaren eboluzioa onuragarria izango da haren eragilea deuseztatu eta lesioa zuzentzen bada. Azken hori gertatzeko, lesionatutako zelula organikoen ordezkapena beharrezkoa da eta hori zelula horien zatiketa ahalmenaren menpe dago.