Indo-Pazifikoa, Lurreko itsasoen eskualde biogeografikoa da, Indiako ozeanoko ur tropikalak, Ozeano Bareko mendebaldea eta erdialdea eta bi ozeano horiek lotzen dituzten Indonesia inguruko itsasoak. Ez dira sartzen Indiako eta Ozeano Bareko eskualde epel eta polarrak, ez eta Ekialdeko Pazifiko Tropikala ere, Ameriketako Ozeano Bareko kostan, itsas-ekoeskualde edo itsas ekozona desberdina baita.

Thumb
Indo-pazifikoa eskualde biogeografikoaren mapa

Izendapen hau ozeanografiaren eta geopolitikaren erabilera akademikoan agertu zen lehen. "Indo-Pazifikoa" kontzeptua Weimarko Alemanian erabili zen, eta Japoniara zabaldu zen gerra artean. 2010aren amaieraz geroztik, "Indo-Pazifiko" terminoa gero eta gehiago erabili da diskurtso geopolitikoan. Lau aldeko Segurtasun Elkarrizketa, taldearekin "lotura sinbiotikoa" ere badu. Talde edo foro hori Quad izenaz ezaguna egin da eta Australia, Japonia, India eta Estatu Batuen arteko talde informala da. Esan izan da kontzeptuak aldaketa ekar dezakeela mundua estrategikoki ulertzeko herritarrok dugun moduan; gure "mapa mentalean".

WWFren iritziz, hiru eskualdetan bana daiteke, Mendebaldekoa, Erdikoa eta Ekialdekoa[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.