From Wikipedia, the free encyclopedia
Aanaarko, Aanarko, Anárko edo Inariko armarria (finlandieraz, Inarin vaakuna; ipar samieraz, Anára vearjogovva) Finlandia iparraldean dagoen Inari udalerriaren ikur nagusia da.
Armarria 1954. urtean sortu zuen Ahti Hammar margolariak eta bere helburua, bertan agertzen diren objektuekin, udalerriaren ezaugarri nagusiak adieraztea izan zen; zelai beltz baten gainean, zilar koloreko koregono arraina agertzen da, elur-oreinen urrezko adarrak dituena buruaren soinean. Biak udalerriko animalia ohikoak dira, antzinako garaietatik udalerriaren motore ekonomikoaren funtsa izan direnak eta herritarren izaera markatu dutenak. Gaur egun, elur-orein zaintzak Inariren diru-sarrera nagusien iturri izaten jarraitzen du; eta koregonoa, aldiz, urtero eskualdeko turismoa sustatzen duten milaka arrantzale erakartzen dituen arraina da. Biak ala biak sami kulturan eta sinbologian eragin handia duten animaliak dira. Gainera, aipatzekoa da Inariko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua irudikatzen dutenak [1].
Ikur ofiziala udalbatzak onartu zuen 1954ko irailaren 28an (Barne Ministerioak hurrengo urteko otsailaren 25ean) [2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.