From Wikipedia, the free encyclopedia
Il Sodoma, jaiotza-izena Giovanni Antonio Bazzi (Vercelli, 1477 – Siena, 1549ko otsailaren 14a), Pizkundeko italiar pintorea izan zen, Sienako eskolako nagusietakoa.
Il Sodoma | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Antonio Bazzi |
Jaiotza | Vercelli, 1477 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Siena, 1549ko otsailaren 14a (egutegi gregorianoa) (71/72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | pizkundea Sienako eskola |
Izengoitia(k) | Il Sodoma |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Vecelliko zapatari baten semea zen. 1490-1497 bitartean, Giovanni Martino Spanzotti piemontetar margolariaren ikaslea izan zen. 1501ean Sienara aldatu zen, eta Storie di Santa Maria freskoak margotu zituen Pienzako Sant'Anna in Camprenako monasterioan. 1503-1504 bitartean, Monte Oliveto Maggioreko monasterioko freskoak pintatzen aritu zen, 1498an Luca Signorellik hasitako lana jarraituz[1].
1508an Erromara joan zen. Julio II.a aita santuaren aginduz, Vatikanoko Stanza della Segnatura-ko sabaia apaindu zuen. Bertan Rafaelekin harremanetan jartzeko parada izan zuen; horrek eragin handia izan zuen Il Sodomaren margokeran[2]. Agostino Chigi bankariaren Via del Casato jauregian lan egin zuen, eta Villa Farnesinan Alejandro eta Roxanaren ezkontza fresko ospetsua margotu zuen (1516 aldean). Geroago, Sienara itzulirik, San Domenico basilikan (Nicolò di Tuldoren hilaraztea, 1526) eta Palazzo Pubblicon jardun zuen[1]. Sienan hil zen 1549an.
Giorgio Vasarik Le Vite-n idatzi zuenez, Giovanni homosexuala zen, eta beti gaztetxoz inguraturik ibiltzen zen; hori zela eta jarri zioten Il Sodoma ezizena[2].
Hasierako lanek Lombardiako eskolaren eta Il Peruginoren eragina dute, eta geroagokoetan, Rafaelena, eta batez ere, Leonardo da Vincirena nabarmentzen dira. Bere lanen ezaugarri nagusiak irudi difuminatuak (sfumatoa), urrutiko paisaien harmonia, kontraste gutxiko argi-ilunak eta gorputz mugimendu arinak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.