From Wikipedia, the free encyclopedia
Ikastetxe nagusia edo ikasle-egoitza nagusia[1] unibertsitate bati atxikitako zentroa da. Bizikidetzaren bidez, ikasleen prestakuntza akademikoa, zientifikoa, kulturala, kirolekoa, gizatiarra eta soziala sustatzen du. Ikastetxe nagusiek ikasteko giro egokia sortzen dute, eta, aldi berean, partaidetza eta erantzukidetasuna sustatzen dituzte beren funtzionamenduan.[2] Ikastetxe nagusiak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta gizarteari zerbitzua ematea dute helburu.
Historikoki, batez ere Espainiako unibertsitateetan, Behe Erdi Arotik XVIII. mendearen amaierara arte, Ikastetxe Nagusi batek graduko unibertsitate-tituluak (lizentziatura eta doktoretza) ematen zituen, ostatu emateaz gain. Batzuetan unibertsitatearen luzapen moduko bat ziren, eta beste batzuetan unibertsitate baten ernamuina.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.