nazioarteko eguna From Wikipedia, the free encyclopedia
Ijitoen Nazioarteko Eguna (apirilak 8) ijitoen kultura ospatzeko eta ijitoen gaiei buruz sentsibilizatzeko eguna da.[1]
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | Ijito |
Commemorates (en) | Romani society and culture (en) |
Indarraldi | 1990 - |
Egun | Apirilaren 8 |
Fundatzailea | International Romani Union (en) eta World Romani Congress (en) |
Ijitoen Nazioarteko Eguna 1990ean deklaratu zen ofizialki Serock-en (Polonia), Ijitoen Nazioarteko Batasunaren IV. Mundu Kongresuaren egoitzan, 1971ko apirilaren 7tik 12ra Chelsfielden (Londres) ospatu zen Ijitoen Ordezkarien Nazioarteko Lehen Bileraren omenez, non ijito herriaren bandera eta ereserkia (GelemGelem) ofizialdu ziren, besteak beste.[2]
Ijito herria, Euskal Herrian 500 urte baino gehiago daramatza eta azken urteotan, Europako herrialdeetatik beste ijito talde berriak, Romá delakoak, etorri dira lan eta bizitza-egoera hoberen bila. Migrazio prozesu handiak bizi izan dituen herria da hau, baita bazterkeria egoerak jasan dituena ere.[2]
Badira nazioarteko egunaren jai giroarekin kritiko agertzen diren ijitoak, besteak beste, Silvia Agüero ijitoen kontrako diskriminazio eta zapalkuntza salatzeko eguna dela defendatzen duena.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.