From Wikipedia, the free encyclopedia
Ihor Oleksandrovitx Terekhov[1] (ukraineraz: Ігор Олександрович Терехов) (Kharkiv, Sobietar Batasuna; 1967ko urtarrilak 14a–)[2][3] 2021eko azaroaren 11tik Kharkiveko alkate gisa diharduen politikari ukrainarra da.[4] 2020ko abenduaren 24an onartu zuen alkatetza, Hennadi Kernes COVID-19aren konplikazioengatik hil ondoren.[5][6][7] Kharkiveko alkatetzarako hauteskundeak 2021eko urriaren 31n egin ziren,[8] non Terekhov izendatu zuten hauteskundeetako irabazle, botoen %50.66arekin.[9]
Ihor Terekhov | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Kharkiv, 1967ko urtarrilaren 14a (57 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Ukraina | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | funtzionarioa eta futbol arbitroa | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Supertze Alderdia Konfidantzazko Ekintzak Kernes Blokea – Kharkiv Arrakastatsua | ||||||||||||||||||
Terekhov 1967ko urtarrilaren 14ean jaio zen, Kharkiven.[2][3]
1990ean, Terekhov Kharkiveko Ingeniaritza eta Eraikuntza Institutuan graduatu zen.[10] Gero, unibertsitatean geratu zen ikerketa-bekadun gisa. Terekhovek Ukrainako Lehen Ligako 22 partida arbitratu zituen 1992-1993 denboralditik 1994-95 denboraldira.[2]
Era berean, Terekhovek sektore pribatuan lan egin zuen 1994tik 1997ra.[10]
1999tik 2006ra, Terekhovek Kharkiveko Udaleko ekonomia saileko funtzionario gisa lan egin zuen.[10] 2006an, Terekhov Administrazio Publikoaren Akademia Nazionalean graduatu zen.[10]
2006ko Ukrainako Parlamenturako hauteskundeetan, Terekhov hautagaia izan zen Gure Ukraina Blokean, baina ez zen hautatua izan.[10] 2007an, Arsen Avakov-en, Kharkiveko Oblasteko Gobernadorearen, gobernadoreorde izendatu zuten.[2][10]
2010ean, Terekhov Kharkiveko alkateorde bihurtu zen, eta, 2015ean, lehen alkateorde.[10] 2010eko Ukrainako hauteskundeen ondoren, Kharkiveko Udaleko Oposizioaren Blokea – Egia eta Eginak koalizioko diputatuen buru bihurtu zen.[10]
2015eko urriko hiriko hauteskundeetan, Terekhov Kharkiveko Udaleko diputatu hautatu zuten, Suspertze alderdiko hautagai gisa.[10] Kernes Blokea - Kharkiv Arrakastatsua alderdiak, Hennadi Kernes jarduneko alkatearen alderdiak, berriz aukeratuta zuten, alderdien zerrendan bigarren postua lortu zuenean, Kharkiven, 2020ko urriko hiriko hauteskundeetan.[10][11][12] 2020ko abenduaren 17an Kernes hil zen, Berlinen, COVID-19ak jota.[6][7] Kernes hil ondoren, haren funtzioak Terekhov egin zituen, garaian Udaleko Idazkari zena.[5] 2020ko abenduaren 24an, Kharkiveko Udalak amaiera eman zien Kernesen botereei;[8] hala, 2021eko martxoaren 30ean, Ukrainako Parlamentuak 2021eko urriaren 31rako ezarri zuen Kharkiveko alkatetzarako hauteskunde aurreratuen data;[8][13] non Kernes Blokea - Kharkiv Arrakastatsua koalizioak Terekhov izendatu zuen alkategai.[14] Hauteskunde ostean, hauteskunde-batzordeak Terekhov izendatu zuen hauteskundeetako irabazle, botoen %50.66arekin –Mikhail Dobkin izan zen bigarren, botoen %28.4 eskuratuta–.[9] Behatzaileek irregulartasun ugari salatu zituzten hauteskundeetan, eta 9 hauteslekutako emaitzak baliogabetzen saiatu ziren auzitegien bidez.[9] Kharkiv Hiriko Kontseiluaren ezohiko bilkura batean, 2021eko azaroaren 11n, Terekhovek zin egin eta Kharkiveko alkate berri izan zen izendatua.[4]
Terekhovek Ukrainako Ohorezko Ekonomista titulua du.[10] 2014an dibortziatu zen Olenoiu Vynnykengandik.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.