![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Orion.nebula.arp.750pix.jpg/640px-Orion.nebula.arp.750pix.jpg&w=640&q=50)
Igorpen-nebulosa
Inguruko izarren erradiazio ultramorea xurgatu eta horrek eragiten duen hidrogenoaren ionizazioaren ondorioz argi ikusgaizko erradiazioa igortzen duen nebulosa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Igorpen-nebulosa izar oso bero batek edo gehiagok bere inguruko gasa estimulatzen dutenean eta erradiazio elektromagnetikotik jasotako energia zabaltzen dutenean sortzen den nebulosa da.[1] Nebulosa horien artean H II eskualdeak (izar masibo eta gazteek kitzikatuak) edo nebulosa planetarioak (nano zuri bero baten inguruan) aipa daitezke.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Orion.nebula.arp.750pix.jpg/640px-Orion.nebula.arp.750pix.jpg)
Nebulosa horietako askoren kolore gorri bereizgarria hidrogenoaren H-alfa marrari zor zaio, hain zuzen ere. Igorpen-nebulosaren adibide bat Orion nebulosa (M42) ospetsua da, Eguzkitik 1300 argi-urtera dagoena, izar anizkun bat inguratzen duten gasez osatua (Trapezioa izenez ezagutzen den asterismoa) eta honen energiarekin kitzikatzen dena.
Igorpen-nebulosa asko islapen eta nebulosa ilunekin nahastuta agertzen dira.