From Wikipedia, the free encyclopedia
Ignacy Jan Paderewski (Kurylowka, 1860ko azaroaren 18agreg./azaroaren 6ajul. - New York, 1941eko ekainaren 29a) Poloniako musikagile, pianista eta politikoa izan zen. Varsoviako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta 1878. urtean piano-irakasle izendatu zuten bertan. 1884-1887 urteetan Vienan ikasi zuen Leschetizkyrekin, eta pianoan zuen teknika ondu zuen. Lehen kontzertuak Vienan, Parisen, Londresen eta New Yorken eman zituen, eta ospe handia lortu zuen pianista gisa. Chopin, Bach, Beethoven eta Schumann izan zituen errepertorioko musikagile nagusiak. 1914-1918 urteetan bere herriaren independentziaren alde borrokatu zen, eta Poloniak burujabetasuna lortu zuenean, Kontseiluko lehendakari eta Atzerri Arazoetako ministro izendatu zuten, baina urtebete geroago utzi zituen karguak eta politika, politikari batzuekin izandako gorabeheren ondorioz. 1921. urtean berriz hasi zen kontzertuak ematen Europan eta Estatu Batuetan, gerrako umezurtzen alde batik bat. 1936-1938 urteetan Chopinen obra guztien argitalpenaren ardura izan zuen. Lan gehienak pianorako idatzi zituen. Aipagarriak dira: 6 Humoresques de Concert; kontzertu bat do minorrean, eta Poloniako Fantasia, piano eta orkestrarako. Kamerako musika ere idatzi zuen, eta Manru opera.
Ignacy Jan Paderewski | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1939ko abenduaren 9a - 1941eko ekainaren 29a
1919ko urtarrilaren 18a - 1919ko azaroaren 27a ← Jędrzej Moraczewski (mul) - Leopold Skulski (mul) →
1919ko urtarrilaren 16a - 1919ko abenduaren 9a ← Leon Wasilewski (mul) - Władysław Wróblewski (mul) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ignacy Jan Paderewski | ||||||||
Jaiotza | Kurilivka (en) , 1860ko azaroaren 18a | ||||||||
Herrialdea | Polonia Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua | ||||||||
Heriotza | New York, 1941eko ekainaren 29a (80 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | St. John's Archcathedral (en) Arlingtongo Hilerri Nazionala | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Helena Paderewska 1934ko urtarrilaren 16a) | ||||||||
Leinua | Q63532070 | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Chopin University of Music (en) | ||||||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||||||
Irakaslea(k) | Theodor Leschetizky | ||||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, piano-jotzailea, classical composer (en) , diplomazialaria, musikologoa, musika-irakaslea, musikagilea, gobernuburua eta Kanpo Harremanetarako ministroa | ||||||||
Lantokia(k) | Varsovia | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Genero artistikoa | opera | ||||||||
Musika instrumentua | pianoa | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Front Morges (en) | ||||||||
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacy Jan Paderewski |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.