Ignacio Ellacuría Saria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Garapen Lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» Saria urtero Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ematen diuen saria da. Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta pertsona indibidualek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea du helburua[1][2].
189/2008 Dekretuaren bidez sortu zuten. 1991n sortutako Euskal Kooperante saria ordezkatu zuen[3] eta El Salvadorren eraildako Ignacio Ellakuria euskal teologo jesuitaren omenez izendatu zuten.