Igela (argitaletxea)
Euskal Herriko argitaletxea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Igela argitaletxea 1989. urtean sortutako Euskal Herriko argitaletxe bat da, eta Iruñean (Nafarroa) du egoitza nagusia. Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek jarri zuten martxan. Euskarara itzulitako lanak argitaratzen ditu, batik bat[1].
Datu azkarrak Jatorriko enpresa, Sortze urtea ...
Igela | |
---|---|
Jatorriko enpresa | Igela argitaletxea |
Sortze urtea | 1989 |
Egoera | amaiera iragarrita |
Banatzailea | Igela argitaletxea |
Generoa(k) | Euskal itzulpenak |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Kokapena | Iruñea (Nafarroa Garaia) |
Webgune ofiziala | http://www.igela.eus |
Itxi
Zortzi sailetan banatzen da bere bilduma:
- Klis-klasikoak (6 argitalpen)
- EIZIEren Literatura Unibertsala (17 argitalpen)
- Bidelagun saila (4 argitalpen)
- Literatura saila (56 argitalpen)
- Enigma saila (15 argitalpen)
- Mintaka saila (12 argitalpen)
- Sail beltza (24 argitalpen)
- Gabonetako ipuinak saila (4 argitalpen)
2023ko uztailaren 10ean, arazo ekonomikoak medio, argitaletxeak bere ibilbidearen amaiera iragarri zuen. [2][3] Erein argitaletxeak, Igelaren jabeak, itxiera gezurtatu zuen argitaratutako ohar baten bidez egun berean.[4][5]