![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Ieng_Thirith_-_Case_002_Initial_Hearing.jpg/640px-Ieng_Thirith_-_Case_002_Initial_Hearing.jpg&w=640&q=50)
Ieng Thirith
politikari kanbodiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ieng Thirith, sortzez Khieu Thirith (khmereraz: អៀង ធីរិទ្ធ; Battambang probintzia, Frantziar Indotxina, 1932ko martxoaren 10a - Pailin probintzia, 2015eko abuztuaren 22a) kanbodiar politikaria izan zen, Khmer Gorriak taldearen buruzagietakoa. 1975–1979 bitartean, Kanbodiako Gizarte Gaietarako ministro izan zen, Pol Pot diktadorearen agintaldian.[1] Gizateriaren aurkako krimenak egotzirik, 2011n hasi zen haren aurkako epaiketa, baina auzitegiak aske uzteko erabakia hartu zuen, Alzheimerren gaitzaren zantzuak zituela argudiatuta.[2] Ieng Sary haren senarra ere epaitua izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Ieng Thirith | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Khieu Thirith |
Jaiotza | Battambang Province (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Pailin Province (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ieng Sary (1951 - 2013) |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycee Sisowath (en) ![]() |
Hizkuntzak | khmerera ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta irakaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Itxi
Hau kanbodiar izen bat da; abizena Ieng da. Kanbodiar tradizioan, pertsona hau deitzeko bataio izena erabiltzen dute.