Hutsezintasun bibliko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristau teologiaren arabera, Hutsezintasun biblikoa dogma bat da, Eskritura Santuek akatsik edo hutsik ez dutela adierazten duena.
- Artikulu hau dogma kristauari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «hutsezintasun».
Jaungoikoak berak goiargitu duenez, Biblia autoritate gorena da, bai arlo doktrinaletan baita arlo moraletan ere.[1] Honela azaldu zion dogma hau Paulo Tarsokoak Timoteo bere dizipuluari:
« | Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest | » |