![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/Defoliation_agent_spraying.jpg/640px-Defoliation_agent_spraying.jpg&w=640&q=50)
Hosto-galarazle
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nekazaritzan, hosto-galarazlea edo hosto-galtzailea[1] landareek hostoa galtzea eragiten duen substantzia da. Belar- eta izurri-hiltzailetzat erabiltzen dira, baita gerra kimikoan ere. Osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak dira.[2] Oso toxikoa den hosto-galarazle baten adibide klasiko bat agente laranja izenekoa da, 1961tik 1970era arte Vietnamgo gerran Estatu Batuetako indar armatuek asko erabili zutena Vietnamgo zonaldeak hostoa galarazteko.[3]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/82/Defoliation_agent_spraying.jpg/640px-Defoliation_agent_spraying.jpg)
Hosto-galtzaileak herbizidetatik bereizten dira, lehenengoek hostoak landareetatik askatzea bilatzen dutelako, bigarrenak landare jakin batzuen hazkuntza suntsitzeko edo inhibitzeko erabiltzen diren bitartean.
Kotoiaren ekoizpenean hosto-galtzaileak erabiltzen dituzte uztari laguntzeko.[4]