From Wikipedia, the free encyclopedia
Hooliganak kirol bateko, bereziki futbol taldeetako zale amorratuak dira, eta indarkeriazko ekintzak egiten dituzte, beste taldeen jarraitzaileen aurka edo jokalekuaren inguruko ondasunen aurka.
XX. mendearen hasieran Ingalaterrako langile auzoetan sortu ziren eta Hooligan ezizenarekin egin ziren ezagun. Bigarren Mundu Gerra eta gero, langileen estadioak zirenak klase ertaineko ikusleen gune bilakatu zen, futbolaren komertzializazioaren eta nazioartekotzearen eraginez. Skinhead izeneko jarraitzaile mugimendua jaio zen klaseen baturatik[1].
Gaur egun, ez dago klaseen arteko bereizketa eta desberdintasun handiagoak daude. Hooligan gehienak gizonezkoak dira, 18-30 urte artekoak. Nagusiagoak ere badaude, egunerokotasuna hausteko indarkeria erabiltzen dutenak. Gaztarotik eskura dagoen kirola delako, futbolak eragin handia du genero-identitatearen eraikuntzan. Horrela, gizontasun hegemonikoaren nagusitasuna erakusteko aukera bilakatzen da futbola[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.