Hodi isurleahazia isurtzen duten bi hodietako bakoitza da. Hazi-guruinetik datorren hodiaren eta hodi deferentearen azpileko zatiaren elkargunearen ondorioz eratzen dira. Jarraian, prostatan zehar, uretraren goiko zatira (prostatako uretran, hain zuzen) irekitzen dira.[1]
Deferens-hodiaren azpileko zatia: iztai hodiaren sakoneko eraztunetik maskuriaren atzealdera. Bertan hodi deferentea hazi guruinaren guruinekin bat egingo du, prostataren barruan hodi isurlea sortzeko.
Prostrata uretran goragune bat dago, hazi kolikulua izenekoa. Bertan 3 zulotxo daude (triangelu erpinen moduan kokaturik): goikoa prostata-utrikulua izango da eta beheko biak isurtze hodien irtera zuloak.
Prostata uretran zabaltzen diren hodi isurlearen irtera zuloakBestalde, deferens hoditik garraiatzen diren espermatozoideak eta hazi guruinen jariapenak (7,5 pH-koa eta fruktosa ugari espermatozoideentzako mantenugai gisa) bat egingo dute hodi isurletik bideratuz. Hazi-guruina eta deferens hodiaren isuria hodi isurlearen bidez prostatako uretran jariatuko da eta isuritzen den guztitik, likido seminalaren %70 hazi guruinetik etorriko da, beste %30, aldiz, prostatatik.
Hodi isurlearen eraketa: hodi deferentea eta hazi guruinaren isurtze-hodia batzean sortu