![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/57/FLOSS_International_Conference%252C_conference_2.jpg/640px-FLOSS_International_Conference%252C_conference_2.jpg&w=640&q=50)
Hitzaldi
ahoz egindako jendaurreko diskurtso zaindua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hitzaldi edo mintzaldia pertsona bat, hizlari izenekoa[1], beste pertsona batzuen aurrean egiten den agerpena da, haiei gai bati buruzko informazioa, iritziak eta gogoetak hitzez plazaratzeko. Hitzaldi berean hizlari bat baino gehiago izan daitezke.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/57/FLOSS_International_Conference%2C_conference_2.jpg/640px-FLOSS_International_Conference%2C_conference_2.jpg)
Goiko mahaiaren atzean eserita daudenak hizlari edo aurkezle ibiliko dira. Beheko jarlekuetan eserita daudenak entzuleak dira.
Hizlaria hitz egiten hasi baino lehenago haren aurkezpena egiten da gehienetan antolatzaile baten aldetik. Bukaeran, galdera txanda bat zabaldu ohi da, non hizlariak entzuleen galderei erantzuten dien.