Hira (musika taldea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hira heavy metal estiloko musika talde bat izan zen, Oiartzunen (Gipuzkoa) sortua. Euskarazko heavy metalaren bigarren loraldiaren bultzatzaileetako bat izan zen.
Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Hira | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Oiartzun, Gipuzkoa |
Musika mota | heavy metal |
Urteak | 1998 - 2017 |
Taldekideak | |
Mikel Lazkano Alex Lobato Ibai Marin Manex Etxeberria | |
Lehengo taldekideak | |
Jon Iturrino Mikel Zubeldia Oscar Lopez Alain Fernandino Urtzi Olaziregi Borxa Fernandez |
Itxi
2000. urtean Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria irabaztearekin batera[1], jarraipena eta oihartzuna eman zioten Su Ta Garrek sortutako euskal heavyari. Lehen diskoarekin gazteen artean izandako erantzun ona ondo baliatu eta garaiko taldeetako bat bihurtu zen. Bigarren diskoarekin eboluzionatu eta oihartzuna galtzearekin batera etenaldi bat egitea erabaki zuen. Taldekideen aldaketekin, ordea, Hira berriro osatu eta hirugarren diskoa atera zuen, helduena eta ezberdinena.