From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilondoko bizitza filosofia, erlijio, mitologia eta fikzio batzuetan hil ondoren izaki bizidunen arimek duten existentziari eta hori garatzen den eremuari buruzko kontzeptua da. Beste mundua ere deitu izan zaio euskaraz[1].
Erlijio batzuetan, hilondoko bizitza batekoa edo bestelakoa izango da heriotzaren aurretik arimek izan duten bizitzaren arabera[2]. Kristau teologian, zerua eta infernua bereizten dira heriotzaren ondorengo posibleetan.
Antzinako Greziarrentzat, hildakoak Hadesera joaten ziren hilobiratuak izaten baziren eta Karoni ordaindu ahal bazioten. Bestela, munduan geratuko ziren mamu bihurtuta harat-honat ibiltzen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.