From Wikipedia, the free encyclopedia
Hilen Eguna edo Arimen Eguna Purgatorioan dauden arimen aldeko jaia da, jatorriz paganoa, kristautasunak bereganatua. Erromatar Eliza Katolikoan azaroaren 2an ospatzen da, Santu Guztien Egunaren biharamunean. Hego Ameriketako eta Erdialdeko Amerikako zenbait herrialdeetan, tradizio handiko jai sinkretiko bilakatu da, bertako sinesmenak integratuz. Euskal Herrian oso zabaldutako ospakizuna zen, eta oraindik ere zenbait tokitan ospatzen da; esaterako, Bergarako Osintxu auzoan, Animen Eguna ospatzen da azaroan, gaztain eta sagardo dastaketa herrikoiaz.
Hilen Eguna | |
---|---|
Mota | memorial (en) Christian holy day (en) |
Honen parte da | Allhallowtide (en) eta liturgical year (en) |
Egun | Azaroaren 2 |
Antzina, Euskal Herrian, oihal zaharrak eta kuiak hartuta mozorrotzen zen gazte jendea; inauterietan bezala, mozorroaren helburu nagusia, gure burua ezkutatzea, inork ez ezagutzea, aurpegia estaltzea zen. Gazteak etxez etxe joan ohi ziren, aginaldoa jasotzera: jakiak, dirua edo gozokiak. Egun, hainbat xehetasunetan Hilen Egunaren antz handia duen Halloween jai komertzialak hartu du haren tokia Euskal Herrian eta munduko beste herrialde askotan.[1][2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.