Hidrogenazio
Substantzia bat hidrogenoarekin konbinatzen den prozesu kimikoa; hidrokarburo asegabeetan edo gantz-azidoetan hidrogeno-atomoa gehitzeko erreakzio orokorra, eskuarki katalizatzaileen bidez egiten dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hidrogenazioa esaten zaio substantzia bat hidrogenoarekin konbinatzen den prozesu kimikoar[1]i. Substratu ohikoenak konposatu organiko asegabeak izaten dira, hala nola, alkenoak, alkinoak, konposatu aromatikoak, zetonak eta nitriloak. Eskuarki katalizatzaileen bidez egiten da. Katalizatzaileak platinoaren , paladioaren, rodioa edo iridioaren gisako trantsizio-metalak izaten dira.
Hidrogenazioak garrantzia handia du elikagaien, petrolioaren eta botiken industrian.
Kontrako erreakzioari, hots, konposatu bati hidrogeno-atomoak kentzeari deshidrogenazioa esaten zaio, esaterako, alkano bat alkeno bihurtzean.