traumatismo bat edo eroriko bat delamedio hezurren bat haustea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hezur haustura osasun-egoera bat da non hezur baten apurketa osoa edo partziala ematen den. Kasu larrienetan, hezurra zati askotan apur daiteke[1]. Hausturaren kausak oso ezberdinak izan daitezke: kolpe baten ondorioz edo indar/presio handia jasan izanagatik. Bestalde, baliteke apurketaren arrazoia hezurren ahultasuna eragiten duen gaixotasun bat izatea(osteoporosia, osteopenia, gaixotasun zeliako ez diagnostikatua, hezur minbizia edo osteogenesi inperfektua). Kasu horretan haustura patologikoa deritzo.
Hezur haustura | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | kaltea, bone disease (en) traumatismoa |
Espezialitatea | osteologia |
Arrazoia(k) | nekeagatiko haustura traumatismo |
Sortzen du | hezurretako mina |
Azterketa medikoa | medical radiography (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | teriparatide (en) eta denosumab (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | T14.2 |
GNS-9 | 829 |
DiseasesDB | 4939 |
MedlinePlus | 000001 |
eMedicine | 000001 |
MeSH | D050723 |
Hezur haustura gorputzeko edozein hezurretan eman daiteke.
Hezur haustura hezur baten apurketa partziala edo totala da. Hainbat sailkapen sistema egongo dira, zein apurketa mota den, zein eskualde kaltetua dagoen eta beste faktore batzuen arabera. Bere etiologiaren arabera ere sailka daitezke: patologikoak, traumatikoak, nekeak edo estresak sorturikoak eta obstetrikoak[2].
Hezurretan hiru atal nagusi bereizten dira: epifisia, metafisia eta diafisia. Beraz, apurketa zein ataletan eman den arabera sailka daitezke[3]:
Kaltetutako hezurraren arabera:
Haustura puntua kanpoaldearekin komunikatzen bada:
Hezurra zein modutan apurtu den arabera:
Hezur-hausturak hurrengo sintomak adierazten ditu.
Hezur hausturak pazientearen historia klinikoan eta azterketa fisikoaren bitartez egiten da. Horretarako hainbat metodo erabiltzen dira baina erradiografia da erabiliena. Hona hemen erabili daitezken metodo ezberdinak[6]:
Hausturen kasuan, egin daitekeen egokiena atala bermatzea da. Helburu nagusia kaltetutako segmentuaren funtzionalitatea ahalik eta hoberen berreskuratzea da.
Hezur-haustura bat inmobilizatzeko modu egokiena giltzadura batetik beste batera izango da, hezurra ez mugitzeko helburuarekin, ahalik eta kalte gutxien sortzeko odol hodi eta muskuluetan. Kaltetutako eremua inmobilizatzean, hantura mina murriztu egingo da
Hausturaren tratamendua gehienetan berdina izan ohi da: inmobilizatzea, murriztea eta birgaitzea.
Tratamenduak barne hartu dezake:
Tratamendu egoki bat izateko, gomendio hauek jarraitzea baliagarria izango da:
Haustura gehienak istripuetan eman ohi direnez, hezurrak kalte ditzaketen egoerak edota ekintzak sahiestea da gomendagarriena (altuera handitik salto egitea, zama handiak hartzea, kolpe gogorrak hartzea...). Baina esan bezala, beste kasu batzuetan gaixotasun ezberdinek eragiten dute hezurren haustura. Kasu hauetan, jarraibide batzuk jarrai ditzakegu haustura prebenitzeko:
Osteoporosia sufritzen dutenentzat hainbat neurri gomendatzen dira[7]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.