![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0c/2007_Declaration_on_the_Rights_of_Indigenous_Peoples_voting_map.svg/langeu-640px-2007_Declaration_on_the_Rights_of_Indigenous_Peoples_voting_map.svg.png&w=640&q=50)
Herri Indigenen Eskubideen inguruko Adierazpena
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Batzar Nagusiaren Adierazpena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Herri Indigenen Eskubideei buruzko Adierazpena (Declaration on the Rights of Indigenous Peoples[1], alegia UNDRIP edo DOTROIP ingelesez) legez loteslea ez den ebazpena da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2007an onartutakoa. Herri indigenen eskubide indibidual eta kolektiboak zedarritu eta zehazten ditu, eta horien artean daude adierazpen kultural eta zeremoniala, identitatea, hizkuntza, enplegua, osasuna, hezkuntza eta beste gai batzuk. Eskubide horiek, halaber, jabetza intelektual eta kulturala babesten dute.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0c/2007_Declaration_on_the_Rights_of_Indigenous_Peoples_voting_map.svg/640px-2007_Declaration_on_the_Rights_of_Indigenous_Peoples_voting_map.svg.png)
Alde | Ebazpenaren alde bozkatu zuten estatuak | |
Aurka | Ebazpenaren aurka bozkatu zuten estatuak | |
Abstentzioa | Abstenitu ziren estatuak | |
Ez zeudenak | Ebazpenaren bozketan egon ez ziren estatuak |
Data | 2007ko irailaren 13a |
Kodea | A/61/295 (Document) |
Gaia | Indigenous rights |
Bozketaren emaitza | 144 boto alde 4 boto aurka 11 abstentzio 34 ez zeuden |
Emaitza | Onartuta |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f9/NZ_delegation_UN_Forum_on_Indigenous_Issues.jpg/640px-NZ_delegation_UN_Forum_on_Indigenous_Issues.jpg)
Adierazpenaren helburua da estatuek eta herri indigenek orpoz-orpo lan egitea munduko arazoak konpontzeko, hala nola garapena, demokrazia multikulturala eta deszentralizazioa.