Pleuran odola pilatzea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemotoraxa barrunbe pleuralean odolaren presentzia da. Normalean lesio torazikoek sortua izaten da, baina zenbait kasutan birikako minbiziak edo bihotzeko edo toraxeko kirurgiak ere eragin dezakete.
Lesio traumatiko baten ondorioz, saihets batek birikakoehuna edo arteria zauri ditzake odola gune pleuralera sartzea eraginez. Zauria puntadun zerbaitekin edo bala bidez egina bada, birika arriskuan jar dezake. Hemotoraxa pneumotorax (gune pleuralean airearen sarrera) batekin erlazionatuta egon daiteke eta odol kantitatearen arabera, konplikatu egin daiteke shock egoerara helduz.