![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/Nashornkaeferlarven.jpg/640px-Nashornkaeferlarven.jpg&w=640&q=50)
Hemolinfa
Zenbait ornogaberen zelomako fluidoa, goi-mailako animaliek duten odolaren eta linfaren kidekotzat jotzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemolinfa zenbait ornogaberen zelomako fluidoa da; goi-mailako animaliek duten odolaren eta linfaren kidekotzat jotzen da.[1] Bere konposizioa asko aldatzen da espezie batetik bestera. Hainbat koloretakoa izan daiteke (laranjatua, berdexka edo koloregabea); pigmentuak elikaduratik edo prozesu metabolikoetatik etorri ohi dira. Gasen garraioa zirkulazio-aparatuarekiko independentea da. Hainbat motatako eta funtzioko odol-zelulak ditu.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/Nashornkaeferlarven.jpg/640px-Nashornkaeferlarven.jpg)