From Wikipedia, the free encyclopedia
Hego Hemisferioko Ikerketa Astronomikorako Europako Erakundea edo Hegoaldeko Europako Behatokia[1] Hegoaldeko Behatoki Europarra izenez ezaguna (ingelesez European Organisation for Astronomical Research in the Southern Hemisphere) 1962an sortutako gobernu arteko astronomia erakundea da, Txile iparraldean astrofisikara eta teleskopioen funtzionamendu eta garapenera zuzendua.
Hegoaldeko Behatoki Europarra | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko erakundea, ikerkuntzarako institutua eta behatoki astronomikoa |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Verein zur Förderung eines Deutschen Forschungsnetzes (en) , arXiv (mul) eta European Open Science Cloud Association (en) |
Enplegatuak | 730 (2017) |
Agintea | |
Zuzendaria | Xavier Barcons (en) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1962 |
webgune ofiziala |
Bere egoitza Garching-en dago, Munichetik (Alemania) gertu, eta bulego bat badu Santiagon ere (Txile).
ESOren proiekturik nabarmenenetako bat Teleskopio Europar Oso Handia da, lurreko teleskopio optikoen belaunaldi berrirako proposamena.
Europako behatoki astronomiko baten ekimena 1953an sortu omen zen Holandan, IJsselemeer ontzian egindako bidaia batean, non Walter Baade astronomo aleman-amerikarrak eta Jan Oort astronomo herbeheretarrak lankideekin eztabaidatu zuten ideia[2]. Zazpi hilabete geroago, 1954an, sei herrialdetako hamabi astronomok adierazpen bat sinatu zuten Leiden Unibertsitateko Errektoretza gelan, Hegoafrikan behatoki europar bat eraikitzeko nahia adierazten. Diametro handiko teleskopioa eraikitzeko proba desberdinak egin ostean, eguraldi ez oso onarekin egin zuten topo, eta horregatik, 1960 inguruan, saiakerak Txileko iparraldera bideratu ziren, Hegoafrikan ikusitakoak baino baldintza hobeak erakusten zituzten espedizioak eginez[3].
Erakundea osoko kide diren hamalau herrialdek osatzen dute (lehenengo bostak kide sortzaileak izanik): Belgika, Alemania, Frantzia, Herbehereak, Suedia, Danimarka, Suitza, Italia, Portugal, Polonia, Erresuma Batua, Finlandia, Espainia, Txekiar Errepublika eta Austria. Brasil hamabosgarren kidea, eta europarra ez den lehena, berresteko prozesuan dago. Txile harrera-kidetzat hartzen da. Bi nazio horiek kontuan hartuta, kide diren herrialdeen kopurua hamasei dira[4].
ESOren egoitza Alemanian dagoen arren, 1963ko azaroaz geroztik, Txilen dihardu lanean Txileko gobernuarekin egindako hitzarmena dela eta; bertako astronomoei, gutxi gorabehera behaketa denboraren % 10 ematen die. Atacama basamortuan hiru behatoki astronomiko daude:
Hego hemisferioko behaketa astronomikoak egiteko leku onenen artean daude[5].
2007ko apirilean, behatokiak Gliese 581 c planetaren aurkikuntzaren berri eman zuen, zeinaren ezaugarririk nabarmenena den aurkitutako lehena dela ur likidoa bere gainazalean mantentzea ahalbidetzen duten tenperaturak dituena eta Lurraren antzekoena dena. Aurkikuntza HARPS instrumentuaren ondoan dagoen La Sillako 3,6 m-ko teleskopioan lan egiten duen astronomo talde batek egin du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.