![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/Flag_of_UNASUR.svg/langeu-640px-Flag_of_UNASUR.svg.png&w=640&q=50)
Hego Amerikako Nazioen Batasuna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hego Amerikako Nazioen Batasuna (portugesez: União de Nações Sul-Americanas; gaztelaniaz: Unión de Naciones Suramericanas; nederlanderaz: Unie van Zuid-Amerikaanse Naties, eta Unasur edo Unasul laburtuta) batasun supranazionala da, Hego Amerikako herrialdeen integrazioaren prozesuan.
![]() | |
Egoitza | Quito |
Hizkuntza Ofizialak | Gaztelania Portugesa Ingelesa Nederlandera |
Presidentea | ![]() |
Idazkari Nagusia | ![]() |
Azalera | 17.715.335 km² |
Biztanleria | 386.529.000 (2008) |
Dentsitatea | 21,59 hab/km2 |
Estatu-partaideak | Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Guyana, Paraguay, Peru, Surinam, Uruguay, Venezuela |
Ordu-eremua | UTC-5-tik UTC-2-ra |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7e/Unasul_12.jpg/640px-Unasul_12.jpg)
Batasun hau gorpuztu zuen ituna 2008ko maiatzaren 23an sinatu zen Brasilian (Brasil). Hitzarmen honen arabera, Batasunaren egoitza Quiton (Ekuador) da ezartzekoa, parlamentua Cochabamban (Bolivia), eta haren bankua, Hegoaldeko Bankua (portugesez: Banco do Sul; gaztelaniaz: Banco del Sur; nederlanderaz: Bank van het Zuiden), Bogotan (Kolonbia).