![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/20/Map_of_Eduens_people-fr.svg/langeu-640px-Map_of_Eduens_people-fr.svg.png&w=640&q=50)
Heduar
galiar herria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Heduarrak edo Eduarrak (latinez: Haedui edo Aedui, galieraz: *Aiduoi, 'sutsuak ?'; Antzinako grezieraz: Aἴδουοι), erromatarren aurreko Galiako herri zelta bat izan ziren, Saona ibaiaren haranean kokatzen zirenak, Bibrakte bere hirigune nagusiaren inguruan, gaur eguneko Saona eta Loira departamenduetan. Sekuaniarren, etsaitasun tradizionala zuten haiekin, eta mendebaldeko arvernien auzokideak ziren.
Sufragio bidezko buruzagitza tribal sistema baten bidez gobernatuak, Bergobreto deitua, erromatarrekin aliantza bat adostu zuten, Errepublikako anai izendatuak izan zirelarik. Aliantza honen izenean, erromatarren laguntza eskatu zuten helveziarrekin zuten borrokan, eta jatorrizko tropez hornitu zituzten Julio Zesarren indarrak, odolezko anaiatzat hartzen zituenak, K. a. 57an Galiako Gerran. Hala ere, gainontzeko nazio galiarrekin bat egitea erabaki zuten, Vercingetorixen alde eginez K. a. 52an.
Erromaren menpe egon ondoren, bere lurraldea Galia Lugdunensis probintzian inskribatua izan zen, Augustodunum hiribilduan hiriburua zelarik.
Klaudio enperadoreak, erromatar hiritartasuna eman zien 48an, taula klaudiarretan gordetako hitzaldi batean.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/15/An_Iron_Age_Unit_Aedui_Celtic_Coin_Index_reference%2C_93.063_%28FindID_328877%29.jpg/640px-An_Iron_Age_Unit_Aedui_Celtic_Coin_Index_reference%2C_93.063_%28FindID_328877%29.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8a/Bibracte_Dumnorix.jpg/320px-Bibracte_Dumnorix.jpg)