From Wikipedia, the free encyclopedia
Hazkunde-hormona[1] (GH, ingelesetik: growth hormone), somatotropina (STH) ere deitua, bizitza osoan zehar hipofisi guruinak (zehazki, hipofisiaren aurreko aldeak edo adenohipofisiak) jariatzen duen hormona peptidikoa da. Bi eragin fisioligiko nagusi ditu:
Hazkunde-hormona | |
---|---|
Mota | Somatotropin/prolactin (en) eta hormona |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9002-72-6 |
Gmelin | 37845 |
EC zenbakia | 232-666-5 |
ECHA | 100.029.684 |
MeSH | D013006 |
RxNorm | 61148 |
Egitura kimikoari dagokionez somatotropina pisu molekular gutxiko proteina da (191 aminoazido dituena).
Hipotalamoak hazkunde hormonaren hormona askatzailea (GHRH) askatzen du odolera eta hau porta bena hipofisarioaren bitartez hipofisiko somatotropoetara heltzen da. Somatotropoen mintz plasmatikoko hartzaile espezifikoetara lotu eta somatotropinaren jariaketa bultzatzen da.
Hipotalamoak jariatzen duen beste hormona inhibitzaile bat somatostatina da. Hau ere porta bena hipofisiarioaren bidez hipofisira heltzen da eta bertako hartzaileetara lotuz somatotropinaren jariaketa inhibitzen du.
Bestalde, GH-k somatomedina (IGF-1) izeneko beste hormona baten sintesia areagotzen du. Hormona honek atzeraelikadura negatibo efektua burutzen du, hau da, hipotalamoan eta somatotropoetan efektu inhibitzailea eragiten du eta somatostatinaren jariaketa aktibatzen du hipotalamoan. GH-k ere atzeraelikadura negatibo efektua burutzen du hipotalamoan GHRH-ren sintesia eta jariaketa inhibituz eta somatostatinarena aktibatuz.
Gainera, GH-ren jariaketa taupakaria da (taupadaka gertatzen da) eta estresak eta kirolak areagotu egiten dute.
Hazkunde hormonaren gehiegizko edo gutxiegizko jariaketarekin erlazionatuta daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.