Legamiaren ordezko gai, sodio bikarbonatoz eta hainbat azidoz egina, bustitakoan karbono dioxidoa askatzen duena. Hauts gisa merkaturatzen da, eta altxagarri moduan erabiltzen da sukaldaritzan eta elikagaigintzan. From Wikipedia, the free encyclopedia
Hauts altxagarria oreari gehitzen zaion gai kimikoa da. Legamia ordezten du altxagarri gisa; hori dela-eta, legamia kimiko ere deitu izan zaio.
Hauts altxagarriak karbonato bat eta azido bat baino ez du edukitzen. Urak eta azidoak karbonatoa deskonposatzen dutenean ikazkai dioxidoa sortzen da, eta, besteak beste, horrek jaikitzea eragiten du.
Beste usainik eta zaporerik sortzen ez denez, legamiarekin gertatzen den eran, labean egindako jakiaren zaporea ez da aldatuko, orean geratzen den gatz-kopurua izan ezik.
Hauts altxagarriak sodio bikarbonato (sodio hidrogenokarbonatoa [NaHCO3]) eta azido zitriko edo potasio bitartrato kopuru berdinak izaten ditu. Irinari hauts altxagarria gehitzen zaionean, irin altxagarriduna lortzen da.
Erreakzioaren ekuazioa hau da:
NaHCO3(aq) + H+(aq) ⟶ Na+(aq) + CO2(g) + H2O
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.