Hausnarkari
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hausnarkariak (Ruminantia) artiodaktiloen subordena bat dira. Hau da, zangoetan behatz bikoitiak dituzte. Euren bereizketa garrantzitsuena jaterakoan egiten duten hausnarketa da. Janaren digestioa bi zatitan egiten dute: lehenengo murtxikatu eta irentsi egiten dute; ondoren janari hori berriro kanporatu eta berriro murtxikatzen dute, balio nutrizional bikoitza ateraz. Honi esker zelulosa eta pektina bezalako materialetatik energia atera dezakete.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Familiak ...
Hausnarkari | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Subordena | Ruminantia |
Familiak | |
Itxi
Azpiorden honetako sailkapena hau da:
- Hausnarkariak
- Tragulidae familia: sagu-oreinak
- Moschidae familia
- Cervidae: oreinak
- Giraffidae: jirafak eta okapiak
- Antilocapridae
- Bovidae: behi, ardi, ahuntz eta antilopeak