![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/dc/%25DA%25A9%25D8%25A7%25D8%25AE_%25D9%2587%25D8%25B4%25D8%25AA_%25D8%25A8%25D9%2587%25D8%25B4%25D8%25AA_01%252B.jpg/640px-%25DA%25A9%25D8%25A7%25D8%25AE_%25D9%2587%25D8%25B4%25D8%25AA_%25D8%25A8%25D9%2587%25D8%25B4%25D8%25AA_01%252B.jpg&w=640&q=50)
Hasht Behesht
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hasht Behesht (persieraz: هشتبهشت), Isfahan hirian (egungo Iran) Safavi dinastiak 1669an eraikitako jauregia da. Irango gobernuak babestuta du. Pabiloia Isfahango inperio-barrutira gehitu zen Sulaiman sha-ren garaian. Erdian saloi handi bat, erdian kupula batez; alboetan beste gelak eta espazioak ditu, zortzi alegia, eta hortik datorkio izena, "Zortzi Paradisu". Antza denez, zortzi zenbaki horrek Islameko kosmologiaren zortzi esferekin lotura zuzena du. Planta mota horrek XV. mendetik ezaguna da eta beste eraikuntza ospetsuetan erabilia izan da baita ere, besteak beste, Istanbuleko Topkapı jauregian eta, era batez, Indian dagoen Agrako Taj Mahal en.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Hasht Behesht | |
---|---|
Bolbol Garden (Isfahan) | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Probintzia | Ispahan probintzia |
Irango eskualdea | Isfahan County |
Irango barrutia | Central District |
City of Iran | Isfahan |
District of Isfahan | District 3 |
Koordenatuak | 32°39′12″N 51°40′13″E |
![]() | |
Altitudea | 1.582 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1669 |
Komisarioa | Suleiman I.a Persiakoa |
Erabilera | museoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pascal Coste (en) ![]() |
Materiala(k) | adreilua, Adobea, Igeltsua, lauza eta zurra |
Estiloa | Safavidar arkitektura |
Solairuak | 2 |
Ondarea | |
Itxi