Harrikatze
From Wikipedia, the free encyclopedia
Harrikatzea[1] heriotza zigorra aplikatzeko modu bat da, zeinetan jende multzo batek harrika egiten dion pertsona bati, hil arte. Gaur egun, zigor hori aplikatzen dute Arabiar Emirerri Batuetan, Iranen, Iraken, Qatarren, Mauritanian, Saudi Arabian, Somalian, Sudanen, Yemenen, Nigeria iparraldean, Indonesiako Aceh probintzian, Afganistanen eta Pakistanen.[2] Herrialde batzuetan, hala nola Iraken eta Afganistanen, epaiz kanpoko harrikatzeak egiten dira, legez kontrakoa izan arren.[3]