Harri
mea-materia gogorra, lurraren azalea masa gotorretan aurkitzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Harri mea materia gogorra da, lurraren azalean masa gotorretan aurkitzen dena[1][2]. Hargintzan, arkitekturan eta ingeniaritzan material moduan erabilia, normalean harrobitik erauzten da. Geologian, arroka esaten zaio.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Harri (argipena)»
Lehengai gisa, harria aire zabaleko harrobi eta meatzeetatik ateratzen da. Hobekien kontserbatzen den materiala da, eta Paleolito garaiko lehen tresnak ekoizteko balio izan zutenen artean ezagunena, nahiz eta kontserbazio okerragoko materialak erabili zirela uste izateko arrazoiak ere badauden, zura, hezurra edo landare-zuntzak kasu.