Hans Albers
alemaniar aktorea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hans Albers (Hanburgo, 1891ko irailaren 22a - Starnberg, 1960ko uztailaren 24a) alemaniar aktore eta abeslaria izan zen. Gizonezko zinema alemaniarreko izar nabarmenena izan zen 1930etik 1960ra.
Hans Albers | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1891ko irailaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Berg, 1960ko uztailaren 24a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Ohlsdorf Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire Dux (en) ![]() |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nerabezaroan aktore klaseak jasotzen hasi zen, gurasoen ezkutuan. 1915ean, Lehen Mundu Gerran zauritu zuten, eta, alta eman ziotenean, komedietan eta operetetan parte hartzen hasi zen.
Gerra amaitu ondoren Berlinera joan zen eta antzokietan lan egin zuen. Han ezagutu zuen Hansi Burg aktore judua ere, eta harreman luzea izan zuen harekin. Zinema mutuko 150 film baino gehiagotan antzeztu zuen, eta 1929an alemanez lehen film soinudunean parte hartu zuen. Bere filmetako abestiak, gainera, ospetsu egin ziren. 1929an Der blaue Engel filmean agertu zen Marlene Dietrichekin batera.
Naziak boterera iritsi zirenean, Bavariara joan eta Hansi Burgekin ezkondu zen, nahiz eta 1939an Hansi Alemaniatik ihes egin zuen. Albersen ospea hain handia zenez, naziek isilean onartu zuten ezkontza. 1943an aurrekontu handiko filmetan antzeztu zuen.
Gerra amaitu ondoren ospea galdu zuen, baina zineman lan egin zuen amaiera arte. Alkoholismoak ere gainbehera ekarri zuen. 1960an antzerkian lanean kolapsatu zen eta hilabete batzuk geroago hil zen.