Hannon II.a Handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hannon II.a Handia (punikoeraz: 𐤇𐤍𐤀, ḤNʾ)[1] antzinako Kartagoko hiru buruzagi desberdinetako edozein izan daiteke, Gilbert Charles Picard eta Colette Picarden arabera: Hannon I.a Handia, Hannon II.a Handia eta Hannon III.a Handia[2]. Warmingtonen ustez, Hannon izeneko Kartagoko hiru pertsona zeuden ezizen berarekin, baina idazle honek pentsatzen du antzinako idazle grekoek edo erromatarrek ez zuten ulertu terminoa familiako ezizena zela. Warmingtonek horietako bi baino ez ditu onartzen (Picardek aipatutako Hannon I.a eta II.a), baina haientzat ez ditu zenbaki erromatarrak erabiltzen[3]. Lancelek Hannon Handi bat bakarra aipatzen du, hau da, Picarden Hannon I.a. Hannon II.ari dagokionez, aipatu aipatzen du, baina Hannon deitzen dio[4].