![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6d/Ikusgela_-_Hannah_Arendt.webm/640px--Ikusgela_-_Hannah_Arendt.webm.jpg&w=640&q=50)
Hannah Arendt
Filosofo eta teorialari politiko alemaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hannah Arendt (Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a) judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Arendtek gehien aztertu zituen ideien artean politikaren natura eta bizitza politikoaren inguruko auziak daude. Askatasuna eta berdintasuna, elkarren lehiakide beharrean, guztiz osagarriak direla aipatzen zuen; askatasuna, Arendten ustez, "berdinen" artean bultzatutako ekintza politikoaren emaitza da.
Hannah Arendt | |
---|---|
![]() ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johanna Arendt |
Jaiotza | Lindener Marktplatz 2, Hannover (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | ![]() baliorik ez (1937 - 1951) ![]() |
Bizilekua | Hannover New York Marburg Heidelberg |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Upper West Side eta New York, 1975eko abenduaren 4a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Bard College Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Günther Anders (1929 - 1937) Heinrich Blücher (1940ko urtarrilaren 16a - 1970eko urriaren 30a) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea doktoretza Friburgoko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1922 - 1923) Marburgeko Unibertsitatea (1924 - 1926) : filosofia |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Elisabeth Young-Bruehl (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Irakaslea(k) | Martin Heidegger Karl Jaspers |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, historialaria, idazlea, politologoa, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, Politikari teorikoa eta autorea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea The New Yorker Brooklyn College (en) ![]() Yale Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Wesleyar Unibertsitatea Northwestern Unibertsitatea Conference on Jewish Social Studies (en) ![]() Schocken Books (en) ![]() Jewish Cultural Reconstruction, Inc. (en) ![]() Chicagoko Unibertsitatea (1963 - 1967) New School for Social Research (1967 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Edmund Husserl, Karl Jaspers, Martin Heidegger, Edmund Burke, Gilbert Keith Chesterton, Montesquieu, Alexis de Tocqueville, Walter Benjamin, Hans Jonas (en) ![]() |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | fenomenologia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Bizitzan izandako esperientzia gogorrek bultzatu zuten Arendt pentsamendu mota tradizionalak zalantzan jartzera. Arendtek, bere garaia, XX. mendeko historia, eta garaiko egoera landu eta hausnartu zituen. Haren teoria politikoan zerikusi gehien izan duen alderdia, judua izateagatik izan zuen bizipena da. Haren ustez, politikaren oinarriak askatasuna eta justizia dira, eta horrek kontraesan bat dakar "herri hautatua" izatearekin.