Hank Aaron
beisbol jokalari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry Louis Aaron (Molbile (Alabama) 1934ko Otsailaren 5a - 2021eko urtarrilaren 22a Atlanta (Georgia)), Hammer edo Hammerin' Hank goitizenez ezagutua, beisboleko eskuinaldeko jokalari profesional estatubatuarra izan zen; 23 denboraldi jokatu zituen Beisbol Liga Nagusian (MLB), 1954tik 1976ra. Historiako beisbol jokalaririk handienetako bat bezala kontsideratua, 21 denboraldi eman zituen Milwaukee/Atlanta Braves taldearekin Beisboleko Liga Nazionalean (NL), eta, bi denboraldi Milwaukee Brewers taldearekin, Amerikako Ligan (AL).
Hank Aaron | |
---|---|
(1974) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henry Louis Aaron |
Jaiotza | Mobile, 1934ko otsailaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Atlanta, 2021eko urtarrilaren 22a (86 urte) |
Hobiratze lekua | South-View Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | beisbol jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | outfielder (en) right fielder (en) |
Lateralitatea | eskuina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bere ibilbideko 755 home runek Babe Ruth-ek ezarritako MLBko errekorra hautsi zuen, eta, 33 urtez, indarrean egon zen; Aaronek MLBko beste bate-kolpe errekor asko ditu oraindik. 1955etik 1973ra bitartean, 24 home run baino gehiago jo zituen urtero, eta, denboraldi berean gutxienez hamabost aldiz, 30 edo gehiago lortu zituen bi jokalarietako bat da[1], 1999an, The Sporting Newsek bosgarren sailkatu zuen Aaron bere «100 beisbol jokalaririk handienak» zerrendan[2]. 1982an, Beisbolaren Ospearen Areto Nazionalean sartu zen, aukeragarri izan zitekeen bere lehen urtean.
Aaron Mobilen (Alabama) jaio, eta ingurutan hazi zen. Zazpi anai-arreba zituen, Tommie Aaron berarekin liga nagusietako beisbolean jokatu zuena barne. liga nagusietako karreran hasi aurretik, Ameriketako Negro Ligan eta, liga txikiko beisbolean laburki agertu zen[3]. Bere MLBko azken denboraldian, Negro Ligako azken beisbol jokalari ohia izan zen Aaron liga nagusietako zerrendetan. Liga nagusiko beisbolean egon zen garaian, eta, batez ere, home runen errekorra lortu zuenean, Aaronek eta bere familiak mehatxu arrazista handiak jasan zituzten[4]. Eskubide zibilen aldeko mugimenduan, bere esperientziek aktibismoa bultzatu zuten[5].
Aaronek eskuin aldean jokatu zituen MLBko partida gehienak; nahiz eta beste hainbat postutan ere agertu zenbaitetan. Bere azken bi denboraldietan, batik bat, bateatzaile izendatua izan zen[6]. Aaron NLko Izar Nagusi (All Star) izan zen 20 denboraldiz, eta ALko Izar Nagusi denboraldi batez, eta Izar Nagusi hautapen gehienen errekorra du (25)[oh 1], jokatutako Izar Nagusi partida gehienen errekorra Willie Mays eta Stan Musial-ekin partekatzen duen bitartean (24). Hiru aldiz, Urrezko Eskularru (Gold Glove) sariaren irabazle izan zen, eta, 1957an, NLren Jokalari Baliotsuenaren (MVP) saria irabazi zuen Milwaukee Braves taldeak munduko serieak irabazi zituenean. Aaronek, MLBko ibilbidean, errekorrak ditu bateatutako korrikaldietan (RBI) (2.297), base gehigarri kolpetan (1.477) eta base guztietan (6.856). Aaron, ibilbideko kolpetan ere, bost onenen artean dago (3.771), baita lasterketetan ere (2.174). Gutxienez 150 kolpe edo gehiagorekin, 17 denboraldi egin dituen lau jokalarietako bat da[7]. Aaron bigarren postuan dago home runetan (755) eta bate-kolpe txandetan (12.364), eta, hirugarren postuan, jokatutako partidetan (3.298). Erretiroa hartu zuenean, Aaronek jokoaren ibilbideko errekor-erregistro garrantzitsuenak zituen bere eskutan.
Erretiroa hartu ondoren, Aaronek bulegoko zereginak izan zituen Atlanta Bravesen taldeetan, presidenteorde-nagusiarena barne. 1988an, Aaron Wisconsin Athleticen Ospearen Aretoan sartu zen[8]. 1999an, MLBk Hank Aaron Saria sortu zuen liga bakoitzeko erasotzailerik onenak aitortzeko. 2002an, Presidentetzaren Askatasunaren Domina eman zioten. Georgia Historical Society-k 2010eko Georgiako kontseilari izendatu zuen, Georgia Estatuaren sortzaileen idealak islatzen dituzten lorpenen aitorpen gisa. Aaron Atlantatik gertu bizi izan zen hil arte[9].