Haka zeremonia edo desafio dantza maoria da. Taldean egin ohi da, eta tribuaren harrotasuna, indarra eta batasuna erakusten du. Tradizioz, bai gizonek bai emakumeek egin izan dute, eginkizun sozial askotarako; esaterako, gonbidatu ospetsuei ongietorria emateko edota familiako ospakizunetan.[1]
Artikulu hau Zeelanda Berriko gerra-dantzari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Hatxe».
Dantzariek mugimendu gihartsuak egiten dituzte, hala nola, lurra zangoekin jotzea, mihia ateratzea eta gorputza erritmikoki makurtzea, garrasi bortitzez lagundurik. Hitzek, era poetikoan, arbasoei eta tribuaren historiako gertaerei egiten diete aipamen.[1]
Zeelanda Berriko kirol taldeetako jokalariek nazioarteko partiden aurretik egin ohi dute, jokoarekiko konpromisoa, erronka eta elkarrenganako errespetua adierazteko.[2]New Zealand Nativeerrugbi selekzioak hasi zuen ohitura hori, 1888-1889 urteetan Europan zehar egin zuen biran.[3]All BlacksekKa Mate izeneko haka egin ohi dute, eta Black FernsekKo Uhia Mai izenekoa.
Te Rauparahak, Ngāti Toa tribuko buruzagiak, ondu zuen Ka Mate haka, 1820 aldean.[4]Zeelanda Berriko errugbi selekzioak1905ean dantzatu zuen lehenbiziko aldiz, Britainia Handian egindako biran. Dokumentaturik dago Eskoziaren aurkako partidaren aurretik egin zutela, 1905eko azaroaren 18an, eta baita Galesen aurkakoa baino lehen ere, abenduaren 16an.[5] Bigarren horretan, Galesko errugbilariek eta Cardiff Arms Parkeko ikusleek Hen Wlad Fy Nhadau abestuz erantzun zuten.[6]
Te Rauparahak moldatutako haka kantu batekin hasten da:[4][7]
Ka mate, ka mate! ka ora! ka ora! Ka mate! ka mate! ka ora! ka ora! Tēnei te tangata pūhuruhuru Nāna nei i tiki mai whakawhiti te rā Ā, upane! ka upane! Ā, upane, ka upane, whiti te rā!
Euskaraz
Heriotza da, heriotza da! bizitza da, bizitza da!
Heriotza da! heriotza da! bizitza da! bizitza da!
Hona hemen gizon iletsua[oh 1]
Eguzkia ekarri eta berriz distirarazi zuena
Pausu bat gora! Beste pauso bat gora!
Pausu bat gora, beste pauso bat gora, eguzkiak distira egiten du!
Kapa O PangoZeelanda Berriko errugbi selekzioarentzat moldatutako haka da. Ngati Porou tribuko Derek Lardellik ondu zuen, eta 2005eko abuztuaren 28an aurkeztu zuten All Blacksek, Dunedinen, Hegoafrikaren aurkako partida baino lehen.[9] Partida All Blacksen garaipenarekin bukatu zen (31-27). Haka honek ez zuen Ka Mate ordeztu, eta taldeak erabakitzen du bata edo bestea egitea.[10]
Taringa whakarongo! Kia rite! Kia rite! Kia mau! Hi! Kia whakawhenua au i ahau! Hi, aue! Hi! Ko Aotearoa, e ngunguru nei! Hi, au! Au! Aue, ha! Hi! Ko kapa o pango, e ngunguru nei! Hi, au! Au! Aue, ha! Hi! I ahaha! Ka tu te ihi-ihi Ka tu te wanawana Ki runga i te rangi, E tu iho nei, E tu iho nei, hi! Ponga ra! Kapa o pango! Aue, hi! Ponga ra! Kapa o pango! Aue, hi! Ha!
Euskaraz
Entzun! Gertu! Lerrokatu! Erne!
Utzi Lurrarekin bat izaten!
Zeelanda Berria orroka dago!
All Blacksak ere orroka daude!
Aurre egin beldurrari
Borrokatu izua
Goiko zerurantz,
Borrokatu hor goian,
Borrokatu hor goian!
Itzalak erortzen dira![oh 2]
All Blacks!
Itzalak erortzen dira![oh 3]
All Blacks!