Hadar, Beta Centauri gisa izendatua (latinizatuta β Centauri, laburtuta Beta Cen edo β Cen), Zentauro konstelazioan dagoen izar hirutar bat da. Sistemaren itxurazko magnitudea 0.61 da eta horrek Centaurus konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena egiten du, Alpha Centauriren atzetik. Gainera, gaueko izarrik distiratsuenetako bat ere bada. Hipparcos astrometria sateliteak egin zituen paralaxiaren neurketak aintzakotzat hartuz, izar-sistema hau Eguzkitik 390 ± 20 argi-urtera kokatzen da.

Datu azkarrak Aurkikuntza eta kokapena, Konstelazioa ...
Hadar (izarra)
Thumb
Aurkikuntza eta kokapena
KonstelazioaCentaurus
Behaketa ezaugarriak
Garaia: J2000.0
Igoera zuzena210,955855623 gradu sexagesimal
Deklinazioa−60,373035162 gradu sexagesimal
Itxurazko magnitudea0,6, 1,167, 0,38, 1,209 eta 1,278
Espektro motaB1III
Ezaugarri fisikoak
Distira41.700 Eguzki-argitasun
Erradioa7,07 Eguzki erradio
Errotazioa161 kilometro segunduko
Tenperatura eraginkorra26.720 Kelvin
Astrometria
Abiadura erradiala5,9 kilometro segunduko
Paralaxia8,32 mas
Berezko higidura (deklinazio)−23,16 mas/u
Distantzia Lurretik50 argi-urte
Magnitude absolutua−5,42
Berezko higidura (igoera zuzen)−33,27 mas/u
Itxi

Hadar izarra hego hemisferioan ikusi daiteke, bertan, Gurutzearen konstelazioa seinalatzen duten bi izarretako bat bezala ezagutzen da. Lerro bat marraztuz gero Hadar eta Gurutzearen bigarren "izar-seinalatzailearen" artean, zeina Alpha Centauri den, lerroaren luzamenduak Gacrux izarrera eramango gaitu, Gurutzearen konstelazioan iparralderen dagoen izarrera, hain zuzen. Nabigatzaileentzat Gacrux izarra erreferentzia-puntu garrantzitsua da, izan ere, izar hori eta Acrux izarra (konstelazio beraren hegoaldean dago) lerro batekin lotzen badira, hegoaldea non dagoen jakin daiteke.

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.